top of page

NAFARROA OINEZ OROITUZ

Urrian sartu garenean, iazko urriaz oroitu eta Nafarroa Oinez etorri zaigu burura.

Zenbat lan, zenbat besta...

Familiako kide aunitz ibili zineten lantalde desberdinetan sartuta urte guztiko ekintza eta egun handia antolatzen eta guk ere lantxo hoiek probatzea pentsatu dugu.

Aste honetan zehar, ikastolako ttikienak lantalde desberdinetan egiten ziren lanak ezagutu eta hauetan parte hartuko dugu.

Gaur ARTEA OINEZen munduan sartu eta artista bilakatu gara.

bottom of page