
JANGELA ZERBITZUA
Irailetik ekainera bitarte egunero martxan dago (astelehenetik ortziralera). Sukaldariak bertako sukaldean prestatzen du bazkaria.
Dietista baten laguntzaz osatutako menu orekatua eskaintzen dugu. Halaber, alergia eta elikadura arazoak dituzten ikasleentzat egokitutako menu bereziak prestatzen dira.
Hortaz gain, JANOS (jangela osasungarriak) proiektuko partaide gara; garaian garaiko elikagaiak, freskoak, tokikoak eta ekologikoak sartzea dugu helburu eta menu jasangarri eta osasungarriak eskaintzeko norabidean aitzinera pausoak ematen jarraituko dugu.

EROSKETAK HERRIAN BERTAN EGINAK
Herrian bertan egiten dira janari erosketak.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK
Fruta eta barazki ekologikoak eskaintzeko urratsak ematen ari gara.

DIETISTAREN LAGUNTZAREKIN GAINBEGIRATUTAKO MENU OREKATUA
Hilabetero, dietistak gainbegiratutako menu orekatua eskaintzen da; baita afarirako proposamenak ere.

JAN, JAN ETA JAN! edo...
USAITU, UKITU ETA DASTATU!
Ikusi, usaitu, ukitu, zanpatu, dastatu... eta ahora!

ARDURA ETA ZAINTZA
-Nik ere lagundu dezaket!
-Izar, zuk ere laguntza behar duzu?



