top of page

TANTIRUMAIRU

Tantirumairu ikastola 1974an guraso eta bazkide talde baten ekimenez sortu zen, euskarazko irakaskuntza bermatzeko xedeaz. Gaur egun, euskaraz biziz, hezkuntza eredu propio batean eleaniztasuna sustatzen duen ikastetxea da. 

 

Haur Hezkuntza (3-6 urte), Lehen Hezkuntza (6- 12 urte) eta 2 urteko haurrentzat  Haur Eskola zerbitzua eskaintzen du. Ikasketa hauen jarraipena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte), Beran egiten dute.

 

Ikastetxearen kudeaketa osoa, bertatik eramaten da; gurasoek, Batzorde eragile baten bitartez, irakasleekin elkarlanean parte hartze zuzena dute ikastetxearen funtzionamenduan.

 

Sortu zenetik ikastolaren presentzia nabarmena da herriko bizitzan: bazkide, guraso, ikasle eta ikasle ohiek herri ekimenetan parte hartzen dute.

 

Ikastola Euskal Herri osoan hedaturik dagoen ikastolen mugimenduaren partaide da. Gaur egun ikastola guztiak  Euskal Herriko Ikastolen Kooperatiban elkarturik daude.

bottom of page