top of page

HISTORIA

Sorrera: 1974an sortu zen ikastola, 7 ikasle eta irakasle batekin. Euskal Herriko bertze hainbat herritan bezala, guraso eta laguntzaile talde baten ekimenez sortu zen, irakaskuntza euskaraz bermatzeko xedearekin.

​

Nondik datorkio izena? "Tantirumairu" musika doinu baten izena da. Hain zuzen ere, txistulariek San Juanetan jotzen dutena.

​

"Nafarroa Oinez" Hainbat urtez legeztatu gabe egon zen egoitzak ez zituelako beharrezko baldintzak betetzen. 1988an, azkenean, "Nafarroa Oinez antolatzea egokitu zitzaion "euskaraz bizi, euskaraz hezi" lemapean. Lortutako diruak  ahalbideratu zuen ikastetxearen egoitza berria. Eraikin berri horrek irakaskuntzarako baldintza egokiak. betetzen zituen.

 

Ikastolaren legeztapena 1991eko otsailaren 17an, "Otxogorrienea" berriaren  inaugurazio besta egin zen. Nafarroako Gobernuak urte  horretan bertan legeztatu zuen Ikastola: 1991ko ekainean.

​

25. Urteurrena 1999-2000 ikasturtean, 25. urteurrena ospatu zen. Ikasturte osoan, hainbat ekitaldi egin ziren: Hitzaldiak, argazki erakusketa, jaialdiak... eta 25 urte horiek biltzen zituen liburuxka eta CDa argitaratu ziren.

​

Nafarroa Oinez- "Bikin bat in" lemapean 2017ko urriaren 15ean Nafarroa Oinez ospatu dugu. Urte eta erdiko auzolan erraldoiaren emaitza borobila izan da.

Intxaurrenea 2023ko urriaren 21ean inauguratu dugu eta egun berean 50. urteurreneko ospakizunekin hasi gara.

​

Gaur egun, ehun ikasle inguru ditugu geletan, bederatzi irakasle tutoreak direnak eta, horretaz gain, espezialistak: ingeleseko irakasleak, orientatzailea, logopeda, gorputz hezkuntza eta musikako irakaslea.

bottom of page