PROFESIONALAK eta ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA
Guzti hau aitzinera ateratzeko ilusioz eta gogoz lanean jarduten duen profesional talde egonkor eta konprometitua dugu. Guztiak urteetako esperientzia dute talde lanean eta etengabeko prestakuntza programetan dihardute lanean eguneratuak egoteko.
Hauek osatzen dute lantaldea:
-
Tutoreak
-
Espezialistak: ingelesa, frantsesa, gorputz heziketa eta musika
-
Logopeda
-
Orientatzailea
-
PT eta laguntzailea
Tutoreek egunero behatzen dituzte ikasleak eta horretan oinarrituta ebaluazio jarraia egiten da. Hurbiletik jarraitzen dute ikasle bakoitzaren ikasketa prozesua, norbanako jarraipena eta ebaluazio jarraitua egin ahal izateko. Harreman estua dute familiekin eta guttienez hiruhilekoan behin haiekin elkartzen dira.
Orientazio departamentua orientatzaile eta logopedak osatzen dute; hauek hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat aniztasunaren trataera planifikatzen dute.
Ikasle horientzat banakako laguntza saioak antolatu eta koordinatzen dituzte. Hortaz gain, aholkularitza eskaintzen diete guraso eta tutoreei.