top of page
fondoa intxaurrak+konfetiak WEB orrirako.jpg

INTXAURRENEA

Eraikin berria ikusi-ukitu-usaitu-dastatu-entzunezko museo bihurtu dugu. (Z)atoz eta hurbildu urriaren 21ean, 11:00etatik 12:00etara. Sentitzeko eta bizitzeko aukera izanen duzu.

JOSTATU, JOSTATU; GALDUKO GARA BERTZENAZ

IMG_E3412.JPG

Intxaurrez betetako gela; aukeraz, esperimentazioaz eta jostetaz beteriko galaxia. Haurtzarora bueltatu nahi duzu?

ERAGIN. ERAGIN?

IMG_2134.JPG

Aukeratu hazia, hartu eta landatu! Anitza da mundua eta bakarra eta ezberdina norbanakoa. Aberatsa. Bakoitzak hazi bat landatzeko aukera izan duzue.

NI… NI? NI! ETA ZU… ETA GU?

BOROBILAK  NI.jpg

Bazen behin, herri ttiki batean, _________ izeneko haur bat. Hitzak maite zituen, ongi errandako hitzak eta sentimenduz beterikoak. Ulergarriak, ongi idatziak eta sakonak. Irria zuen beti aurpegian, hurbila, goxoa eta argia zen. Gorputza aditzea gustatzen zitzaion eta natura gogoko zuen. Bihotz erraldoi bat zuen bere barnean baina egun batean…

Hau da ipuin baten hasiera, norberak berea izanen du. Zoragarria eta ez hain zoragarria. Nirea. Baina norberak berea dauka eta zeinen garrantzitsua den norbere esentzia agertzea eta bizitzea! 

ETXEA EDO ITXIA?

2022-02-03-16-18-13-152.PNG

Eraikin berriaren prozesua nola izan den erakusten saiatu gara bideo baten bitartez. A zer komunitate sendoa dugun! Nola eskertu egin duzuen lan guztia!? 

Mila mila esker, gibelean, ondoan eta aitzinean zaudeten guztiei. Ikastolaren bidelagun zareten guztiei.

INTXAURRENEATIK OTXOGORRIENEA ETA OTXOGORRIENEATIK INTXAURRENEA.

IMG_4509.JPG

BADA BEGIRATZEKO BERTZE MODU BAT, IKUSTEKO BERTZE BEGIRADA BAT ETA SENTITZEKO BERTZE BAT. EDO EZ?

Gustukoa dugu bi eraikinen artean ikusezina den zilborreste magiko hori. Zenbat istorio, zenbat bizipen eta zenbat sentipen intxaurrondoaren gerizpean. Bakoitzak bere ikuspuntutik. Hori erraten saiatu gara bertan ikusi ahal izan duzuen bideo proiekzioarekin.

UMAMIA. SAMINA, MINGOTSA, GARRATZA. GAZIA, GOZOA.

Captura de pantalla 2024-02-29 a las 14.28_edited.jpg

Ikastolako jangela berrian egon al zarete? A ze difentzi! Zapore besta dastatu al duzue? Mahai inguruan solasean ibili al zarete? … Pepita, Maria Jesus, Ainhoa, Nagore. Aldatu da ikuspegia. Kontent gaude.

IRAGANERAKO LEIHOA

docu0016.JPG

1974 (hasiera), 1988 (lehen Oineza), 1991 (legeztapena), 1999 (25.urteurrena), 2014 (40 urte), 2017 (bigarren Oineza) eta 2024 (50.ikasturtea!).

Historia. Ibilbidearen aztarna. Bidearen pausua. Oroitzapenek ez dute  mugarik, lehen eta orain. Ikusteko modu aunitz daude. Izan zirelako bagara, bagarelako izan dira eta izan garelako egonen dira. Memoria egin eta 50 urte hauek 5 minututan laburtzen saiatu gara.

ESENTZIA A

Captura de pantalla 2023-10-18 a las 20.06.14.png

T

ESENTZIA B

Captura de pantalla 2023-10-18 a las 20.06.31.png

L

IKUSPUNTUAK

IKUSPEGIAK

IKUSMOLDEAK

logoa bueltaka.jpg

T-tik L-ra

bottom of page