top of page
GOXO-GOXO Egitasmoa
​
Urrian martxan jarri berri dugun egitasmoa dugu GOXO-GOXO. Ikastolak bere ateak zabaltzen dizkie 0-2 urteko haurrei eta haien guraso edo zaintzaileei.
Hamabortz egunero ordu eta erdiz familiak biltzen dira, goxo-goxo egoteko. Haurrak goxo badaude, gurasoak goxo egonen dira. Eta aldi berean, gurasoak goxo egonez gero, haurrak goxo egonen dira.
Asteartetan elkartzen dira, 10:45ean, eta 12:15 arte egoten dira gela batean, eta beti gai bat lantzen dute; psikomotrizitatea, jolasak, kantuak, esperimentazioa…
bottom of page