Olentzero eguneko kalejira

Txistularien laguntzaz eta Olentzero bizkar gainean hartuta kalez-kale ibili ginen abenduaren 24an.

Haur, gazte eta helduak elkartu ginen eta indartsu abestu genituen Olentzeron kantuak eta Gabon kantak.