UDAKO ELURRA PROTAGONISTA KURTSO BUKAERAKO BESTAN

Giro ederrean joan zen atzoko ospakizuna. Goizeko 11:00etan sukaldariak paellak prestatzen hasi ziren. 11:30ean, ohi bezala, Haur Hezkuntzako ikasle ttikienetatik hasi eta aurten 6.maila egin ondotik ikastola utziko duten ikasleek bitarte, beraien dantza, antzerki, bertso... eskaini zituzten ikastolako patioan. 6. mailakoek opariak eman zizkieten orain arte irakasle izan dituztenei eta hauek ere, oroigarri bat eman zieten ikasleei. Ondotik, 150 lagun baino gehiago bildu ginen patioan egindako bazkarian. Bazkalondoren, zozketetarako, dantzarako, jolaserako eta apar bestarako aukera izan zen. Egun guztian zehar, aurtengo Nafarroa Oinezeko arropa salgai egon zen. Mila esker guztiei!