ALTXORRAREN BILA!

GURE TXOKO KUTTUNA gaia lantzen ari gara Txanelan. Lesakako zerbitzuak, eraikin aipagarriak, auzoak...zein diren ikusten eta ikasten ari gara. Hurbilekoa zaigu gaia eta gaurkoan, herriko hainbat txoko bisitatu ditugu.

Emandako pistak segituz, gordeta zeuden txarteltxoak bilatzen aritu gara. Plano batean itseki eta gure etxeak non dauden ere idatzi dugu!